1. Datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna: | ZAINTZEN, S.A. |
Xede nagusia: | Erabiltzaileak kudeatzea eta eskabideei erantzutea. |
Legitimazioa: | Interes legitimoa, Interesdunaren baimena. |
Hartzaileak: | Legeak beharturik edo aurrez baimendurik emango zaizkie datuak hirugarrenei. |
Eskubideak: | Datuak atzitu, zuzendu edo ezabatzea. Beste eskubide batzuk hemen azaltzen dira: Datuak babesteko politika – Informazio osagarria. |
Informazio osagarria: | Kontsultatu webgunean Datu pertsonalak babesteko politika (Informazio osagarria). |
2. Datu pertsonalak babestea (informazio osagarria)
DBEO oinarri hartuta eguneratutako bertsioa. 2022/9/1
PROZESAKETAREN ARDURADUNA
Identitatea: ZAINTZEN, S.A.
IFK: A-95740528
Posta-helbidea: Landabarri Zeharbidea, 3 Zbkia 4. Pisua, G. 48940 Leioa (Bizkaia)
Datuen babeserako ordezkariaren (DBO) kontaktua: rgpd-zaintzen@zaintzen.eus
XEDEA
Webgunearen bitartez bildutako datuak enpresaren titulartasuneko fitxategietan sartzen dira, xede hauetarako:
- Webgunearen bitartez egindako eskabidea kudeatzea. Aurretik, eskabide hori bide hauetatik egin da: kontaktu-formularioa edo lineako beste edozein inprimaki edota posta elektronikoz egindako eskaera.
- Berripaperak eta alertak bidaltzea, edozein kanalen bidez, bitarteko elektronikoak barne (hala nola posta elektronikoa, web bidezko jakinarazpenak, SMS), bai eta posta arruntaz ere. Bidalketok albiste, artikulu, jarduera, ekitaldi eta lehiaketei buruzkoak izan ahalko dira eta enpresak gauzatutako jarduerekin lotutako produktu, zerbitzu, eskaintza eta promozioei buruzko informazio komertziala eduki ahalko dute.
- Etorkizunean bidalketa komertzialak jasotzeari uko eginez gero, zure datuak (izena, abizena eta helbide elektronikoa) baztertze-fitxategian sartuko dira, nahi gabeko informaziorik bidal ez dakizun.
- Langileen bilketa eta hautapena kudeatzea, lanpostu jakinetan kokatzeko, eta lan-poltsa mantentzea.
- Kanal etikoa: Enpresak jakinarazlearen esku jartzen dituen baliabideen edo kanalen bitartez jasotako komunikazioei arreta ematea, adibidez, enpresaren wegunean adierazitako helbide elektronikoaren, telefono-kanalaren (24 orduz egunero) eta kontratatutako tratamenduaren arduradunak kudeatutako plataformaren bidez; jakinarazlearen konfidentzialtasun osoa bermatuko da, eta fede onez jakinarazteagatik errepresaliarik ez hartzea ere bai.
- Sare sozialen erabiltzaileen datuak profil korporatiboen bidez prozesatzea.
- Lehenespenetan oinarritutako cookie-ak, propioak zein hirugarrenenak.
Datu pertsonalei buruzko galderei, asterisko (*) batez markatuta azaltzen badira formularioetan, nahitaez erantzun behar zaie.
LEGITIMAZIOA
- Zure datuak prozesatzeko interes legitimoa, oinarri harturik informazioa edo eskaintza bat jasotzeko egin duzun eskaerari edo eskabideari emandako erantzuna.
- Interesdunaren baimena: komunikazio komertzialak bidaltzea, datuak enpresa filialei jakinaraztea, jardueren (ekitaldiak, lehiaketak) zabalkundearekin lotutako datuak argitaratzea. Emandako baimena une oro kentzeko eskubidea duzu; horrek ez dio eragingo baimena kendu aurreko prozesaketaren zilegitasunari.
- Interes publikoa (Kanal Etikoa): Komunikazio-kanalaren (kanal etikoa) markoan, interes publikoaren oinarria hartu da, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan ezarritako terminoen arabera, zehazki, erreklamazioak antzemateari eta saihesteari buruzkoen eta CLECEren erantzukizuneko kalteak eta arriskuak saihestekoaren arabera, azken hori 3/2018 Lege Organikoaren 24. artikuluan zehazten da.
DATUAK ATXIKITZEA
Zure datuak atxikitzeko epeak zehazteko, kontuan hartuko dira indarrean dauden legeak, araudia eta arauzko eskakizun aplikagarriak edota, nolanahi ere:
- Eskabideak eta/edo kontsultak igortzen dituzten erabiltzaileak: erantzuteko behar den denbora.
- Publizitatezko, promoziozko komunikazioak: Erabiltzaileak baja eskatzean, salbu eta jarduera komertzialen Baztertze Erregistroan prozesatutako datuak.
- Webgunean berariaz gaitutako bitartekoak erabiliko dira curriculumeko datu profesionalak bidaltzeko. Datuok 5 urtez atxikiko dira; denbora hori igarota, suntsitu egingo dira. Ezarritako aldia amaituta, edo uneko hautaketa-prozesutik kanpo geratzen bazara, zure datuak biltegian mantenduko dira etorkizuneko deialdietarako, betiere zure baimenarekin. Halakoan, zure erantzukizuna izango da datuak mantendu eta eguneraketak bidaltzea.
- Kanal etikoa: Sisteman gordeko dira soilik ezinbestekoa den denbora-tartean zehar, salatutako egitateak aztertzeko. Edonola ere, datuak sartu eta hiru hilabete igaro ondoren, sistematik ezabatu beharko dira. Hala ere, sistematik at tratatu ahalko dira, egiteteak behar beste denboran zehar ikertzeko, amaitu bitartean. Komunikazioaren ikerketa amaitu denean, eta, hala badagokio, ekintza egokiak hartu badira, bideratu diren salaketen datuak behar bezala blokeatuta mantenduko dira behar diren legearen aginduak betetzeko. Egindako salaketa bideratzen ez bada, informazioa modu anonimoan gorde ahalko da aipatutako sisteman.
HARTZAILEAK
- Datuak laga ahal izango dira arloan eskudun diren erakunde publikoei legez hala eskatzen zaienean.
- Zure curriculumeko datu profesionalak enpresa filialei jakinarazi ahalko zaizkie, enpleguarekin lotutako xedez soilik, betiere zure baimenarekin.
- Webgunea kudeatzeko, zerbitzu-emaileak kontratatu behar dira. Horiek, Prozesatze Mandatua egin ahal izateko, zure datuak atzitu ahalko dituzte. Atzipena egitean, behar diren segurtasun-neurri guztiak hartuko dira zure informazioa zaindu eta babesteko, kontratuaren bidez arautu bezala. Atzipen hori ez da inoiz izango datuen lagapen bat.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA
Interesdunek, galdetuz gero ea enpresa beren datu pertsonalak prozesatzen ari den, berrespena jasotzeko eskubidea izango dute.
Honako hauek egiteko eskubidea dute:
- Beren datu pertsonalak atzitu.
- Datu okerrak zuzendu.
- Datuak ezabatu; beste arrazoi batzuen artean, jadanik ez direlako bildu ziren xedeetarako behar.
- Beren datuen prozesaketa mugatu. Halakoan, erreklamazioa egiteko edo aldezteko soilik atxikiko ditugu.
- Beren datuen prozesaketari kontra egin, kasu jakinetan eta beren egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik. Enpresak datuak prozesatzeari utziko dio, salbu eta premiazko arrazoi legitimoak direla medio edo egin litezkeen erreklamazioak aldezteko.
- Datuen eramangarritasuna.
- Emandako baimena une oro kentzeko eskubidea duzu; horrek ez dio eragingo baimena kendu aurreko prozesaketaren zilegitasunari.
2016/679 (EB) Erregelamenduak onartutako eskubideak zuzenean edota legezko edo borondatezko ordezkari baten bitartez egikaritu ahalko dira.
Eskubideak bide informatikoz egikaritu ahal dituzu. Horretarako, idatz ezazu datuen babeserako ordezkariaren kontaktuko helbidera edo bidal/eman ezazu eskabidea goiko helbidean.
Zure eskubideen gaineko informazioa eskuratzeko, bisitatu: https://www.aepd.es/reglamento/derechos/index.html
Zure eskubideen egikaritza gogobetekoa ez baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuen Babeserako Agentzia Espainiarrean.
SEGURTASUN-MAILAK
Enpresak eskueran dauzkan neurri eta bitartekoak ezarri ditu eskuratutako datuekin hauek gertatzea eragozteko: erabilera okerra, eraldaketa, galera, baimenik gabeko atzipena edo lapurreta.
HTTPS (Hyper Text Transfer Protocol Secure edo hipertestuaren transferentziarako protokolo segurua) web honetako URL helbidean azaltzen da SSL ziurtagiri batez babestuta dagoelako. Hala bermatzen da formularioetan, harpidetzetan eta bestetan bildutako datuen bidalketa segurua. Ziurtagiriaren xehetasunak –esaterako, ziurtagiri-erakundea eta webguneko jabearen izen korporatiboa– arakatzailearen barrako giltzarrapo ikurra klikatuz ikus daitezk.
NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIAK
Zerbitzuak (ostatatzea, plataformak, softwarea) ematen dituzten hornitzaileek zure datuak eskuratu ahalko dituzte Tratamendu Enkargua egiteko. Arauaren arabera, zerbitzariak Europako Esparru Ekonomikoan egon behar dira, eta, hala ez balitz, beti ziurtatuko dugu hornitzaile horiek babes-maila egokia duten herrialde batean daudela eta datuen babesaren esparruan Europako araudia, zehazki, DBEO, betetzeko bermeak eskaintzen dutela.
SARE SOZIALAK
Gure enpresa hainbat hedabide edo sare sozialetan dago presente, hala nola: Facebook, Twitter, YouTube, Instagram eta Linkedin. Arduradunak sare sozialen erabiltzaileen datuak prozesatu ahalko ditu gehienez ere sare sozialak profil korporatiboei erabiltzaileenak prozesatzen uzten dien hein berean.
Enpresak oroitarazten du ezagutu behar dituzula erregistratuta zauden hedabide edo sare sozial horien pribatutasun-politikak, nahi gabeko informazioa parteka dadila eragozteko.
Pribatutasuneko eta kontua sare sozialetan kudeatzeko konfigurazioak dituzu eskueran. Horien bidez, lehenespen hauek kudeatu ahalko dituzu: pribatutasuna, identitatea, publikotasuna eta zerikusia duten gainerako alderdiak
COOKIE-AK
Gure Webgunean, “cookie-ak” izeneko teknologia darabilgu. Informazio xehatua lortzeko, kontsultatu Cookie politika.
Webgunearen bidez hirugarrenen edukiak bistaratzean/atzitzean, hala nola Youtube, Vimeo eta sare sozialak, onartzen dituzkezu guneon cookie-ak, zeinak ez baitaude gure kontrolpean.