Laguntza-zerbitzuak

Biztanleria zaharkitzearen ondorioz, mendekotasun-egoeren kantitatea asko hazi da. Bestalde, familia-ereduak aldaketa handiak izan ditu. Horren guztiaren eraginez, zaintzeko gaitasuna txikitu da.

Zaintzenen konponbide profesionalak eta pertsonalizatuak eskaintzen ditugu gero eta handiagoa den biztanle multzo horrek behar duen arreta estaltzeko.

Etxez etxeko
laguntza-zerbitzua

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren bitartez, mendekotasun edo arrisku psikosozialeko egoeran dauden pertsonen etxeetara joaten gara, beren eguneroko oinarrizko beharrak artatzeko xedez.

Programa indibidualizatuen bitartez egiten dugu, pertsona zaharren autonomia pertsonala eta bizi proiektua sustatu eta ahalik eta denbora gehienean mantentze aldera.

Gure talde gaitu eta gainbegiratuak arreta eta aldi baterako zein behin betiko laguntzak ematen dizkie pertsonei eta beren familiei, beren ingurunean bertan:

—  Higiene pertsonalerako laguntza (garbitasuna, janzteko laguntza…)
—  Elikatzeko laguntza (elikagaiak eta edariak irensteko)
—  Mugitzeko laguntza (etxe barruan eta etxetik kanpo)
—  Laguntza eta zaintza bereziak (kirurgia osteko zaintzak etxean edo ospitalean, oheratuen zaintzak, dementzia motaren bat duten pertsonen zaintza)
—  Familia- eta gizarte-bizitzarako laguntza (jarduera mota guztietara laguntzea etxean zein etxetik kanpo)
—  Elikadura (erosketa, dieta bereziak prestatzea)
—  Arropa (garbiketa, plantxatzea…)
—  Garbiketa (etxebizitza oro har eta gauza pertsonalak)


Etxez etxeko
laguntza-zerbitzua


Zaharrentzako egoitzen
eta eguneko zentroen
kudeaketa osoa

Zaharrentzako egoitzen
eta eguneko zentroen
kudeaketa osoa

Zaintzen enpresan kudeatzen ditugun egoitzetan eta eguneko zentroetan arreta pertsonalizatua eta osoa ematen dugu, eta zaharren ongizatearen, zaharkitze aktiboaren eta bizi-kalitatearen alde jotzen dugu.

Pertsonarengan Ardaztutako Arreta Eredua (PAA) darabilgu, alegia, pertsona ardatz duen zaintza-ikuspegia: haren bizi historia, pentsamoldea eta harremanak izateko modua, ohiturak, gustuak eta zaletasunak ezinbestekoak dira baliabideen plangintza egiterako orduan. Pertsona zaharrak erabakitzen du eta gure profesionalek erabaki horiek babestu eta horiei laguntzen diete, beren bizi-kalitatea hobetzeko, esperientzia eta lana ekarriz.

Terapia berritzaileak aplikatzen ditugu

Terapia-programa aurreratuak garatzen ditugu Snoezelen estimulazio multisentsorialeko gelen bitartez,  zeinak  zentzumenen, mugimenduaren, kognizioaren eta gizartearen areen narriadura mailakatuari aurre egiten dioten.

“Nola? Pertsona bakoitzarentzako jarduera egokiak, zenbait prozesu kognitibo, sentsoriomot eta social barne hartzen dituztenak, diseinatuz. Horrela, aktiboago egotea eta gehiago parte hartzea lortzen dute zaharrek. Beren narriadura moteltzen da eta beren gogo-aldartea hobetzen da.

Gure espazio multisentsorialaren helburu nagusia da dementzia motaren bat duen pertsonarekin «berriz elkartzea», hitzezko edo hitzezkoak ez diren harremanak sortuz.

Snoezelen geletan ondorengo osagarriak lantzen dira: kognitiboak, hala nola memoria, arreta edo hizkuntza; sentsorialak (funtsezko zentzumenak, zentzumen bestibullarra eta propiozeptiboa); mugimenduarenak, hala nola motrizitate xehea eta larria zein koordinazioa edo lateralitatea; eta, azkenik, psikosozialak, zeinei esker, antsietatea eta agresibitatea nabarmen txikitzen diren, eta, aldi berean, trebetasun sozialak sustatzen diren.