Garbiketako eta mantentze-lanetako
zerbitzu integratuak

Zaintzenen konponbideak ematen ditugu gure bezeroen beharren arabera, eta kalitaterik onena zein zerbitzu sorta handia bermatzen ditugu.

Edozer lurzoru motaren tratamendurako makineria sorta modernoa dugu (zoru-garbitzaileak, hidrogarbitzaileak, distirarazleak, erraztatzaileak, etab.).

Garbiketa eta mantentze-lanak

Zerbitzu horrek barne hartzen ditu instalazioak kontserbatzeko, zaintzeko eta mantentzeko behar diren garbiketa-lan denak.

Bezero bakoitzaren behar partikularrak aztertu eta gero, gure garbiketa-espezialistek neurrira eginiko zerbitzu bat diseinatu, ezarri eta aplikatzen dute, eta, horri esker, garbiketa- zein higiene-mailarik handiena bermatzen dugu.

Dendetako, bulegoetako, azalera handietako, aisialdiko zentroetako, kirol- eta hezkuntza-zentroetako, aparkalekuetako, enpresetako eta administrazio publikoetako garbiketa- zein mantentze-lanak egiten ditugu.

Garbiketa teknikoa

Gure langile tekniko gaituek garbiketa-prozedurak egiten dituzte makineria profesionalarekin, bai eta tratamendu konplexuagoak ere, eta arduradunek gainbegiratzen dituzte beti.

Espezialistak gara fatxaden eta kristalez estalitako azaleren garbiketan, sabaien garbiketan, lurzoruen tratamenduan, grafitien garbiketan, tapizeria eta alfonbren garbiketan, azalera handietarako lurzoruen garbiketa mekanikoan, pabiloi eta biltegien garbiketan, obren garbiketan eta abarretan.


Garbiketan espezialistak gara: fatxadak,
kristalez estalitako azalerak, sabaiak, zoruak,
grafitiak, tapizeria…