Una empresa de personas para personas

Una empresa de personas para personas

Una empresa de personas para personas

Pertsonen enpresa bat
pertsonentzat

Una empresa de personas para personas

Una empresa de personas para personas

Una empresa de personas para personas

Pertsonen enpresa bat
pertsonentzat

Espezialistak gara zerbitzu 
bateratuetan eta gizarte zerbitzuetan

EUSKADIN ETA NAFARROAN

Oficinas
Bulegoak
Automoción
Automobilgintza
Naval
Ontzigintzaren sektorea
Educativo
Hezkuntza
Sociosanitario
Sektore soziosanitarioa
Deporte
Kirol-instalazioak

Bibliotecas
Liburutegiak
Museos
Museoak
Investigación
Ikerkuntza-zentroak
Administración pública
Administrazio publikoa

Zure enpresak edo erakundeak behar dituen zerbitzu guztiak batzen ditugu

Zaintzenek erakunde pribatuei eta publikoei eskaintzen die zerbitzu mota guztietako kudeaketa, prestazioa eta etengabeko hobekuntza modu azkarrean eta eraginkorrean.

Egoitza eta etxeko arretako
zerbitzu aurreratuak

Zaintzenek pertsona nagusien ongizatearen, duintasunaren eta zaharkitze aktiboaren alde jotzen du Euskadin eta Nafarroan.

Uste dugunez, pertsona zaharrak gure gizartearen aktibo bat dira. Beren bizi-kalitatea hobetzeari, garatzeari eta beren integrazioari laguntzen diegun heinean, gizarte bidezkoagoa eta prestatuagoa bihurtzeko bideari ekiten diogu.

Gure gizarte zerbitzu guztietan jarraitzen diogu Pertsonarengan Ardaztutako Osoko Arreta Ereduari (PAOA), eta horrek zaintzaren ikuspegia aldatzea dakar. Zentroak eta zerbitzuak diseinatu eta ematen ditugu erabiltzaile bakoitzaren banakotasuna eta berezitasuna errespetatuz.

Gure langile bikainek, zaintzetan eta asistentzian espezializatuta daudenek, nahikoa ezagutza eta baliabide dituzte mendekotasun- edo arrisku-egoeran dauden pertsona zaharrei eta familiei laguntzeko.

Garbiketako eta mantentze-lanetako konponbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu

Garbiketako, mantentze-lanetako, logistikako eta produkzioko zerbitzu osagarrietako zerbitzu bateratuen multzo malguari esker, gure bezeroek beren jarduera nagusian jar dezakete arreta eta guregan eskuordetu ahal dituzte, konfiantza osoz, beren behar osagarriak, beren lehentasunen arabera pertsonalizatzen ditugunak. Horiek sakonki ezagutzeari eta gure langileen espezializazio- eta egokitze-gaitasun handiari esker, kalitate goreneko zerbitzua eman ditzakegu.

Gure kateko prozesu denak zaintzen ditugu, xehetasun txikiena barne hartuta, amaierako emaitza bikaina izan dadin.

Prestakuntzako, gainbegiratzeko, jarraipen iraunkorreko eta kalitate gorena bilatzeko estrategiari esker, gure taldea bikaina izango dela eta gure bezeroak erabat gogobeteta egongo direla bermatzen dugu.

Enpresa jasangarria eta gizartearekiko arduratsua gara

Garbiketako eta mantentze-lanetako zerbitzuetako espezialistak garenez gero, bezeroek, erabiltzaileek eta herritarrek garbitasun- eta desinfektatze-maila goreneko espazioez goza dezaten egiten dugu lan, eta, gainera, era arduratsuan aritzen gara, ingurumena babesten duten produktuak eta teknikak erabiltzen ditugu eta. Halaber, konpromiso handia hartu dugu enpleguaren desberdintasun-egoera hobetzeko; hortaz, gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonak gehitzen ditugu gure lantaldeetan.