COVID-19k eragindako egoera berriaren aurrean, Zaintzenek neurri egokiak hartu ditu, normaltasun berriak eskatzen dituenak, osasun-agintariek agindutako baldintzekin bat eginez.

Zeregin hori betetzeko, konpainiaren hainbat sailek jarduketa-protokoloak prestatu eta ezarri dituzte, enpresako langileen lan-jarduna bete ahala, osasun-segurtasuna bermatzeko beharrezkoak direnak.

Nagusiki, neurri hauek hartu dira:

  • Instalazioak eta ibilgailuak maiztasun handiagoz garbitzea eta desinfektatzea.
  • Eraikinetako sarbidea kontrolatzeko gailuak egokitzea, hatzekin ez ukitzeko.
  • Gel hidroalkoholikoko banagailuak instalatzea eta kopetako termometroak jartzea gorputzaren tenperatura neurtzeko.
  • Seinaletika jartzea hormetan eta zoruetan, maskara derrigorrez erabili eta segurtasun-distantzia mantendu behar direla gogorarazteko edo pertsonek zer norabidetan ibili behar duten adierazteko; bai eta kartelak jartzea ere, maskara erabiltzeari dagokionez, keinu egokiak nola egin edo eskuen higiene egokia adierazteko.
  • Metrakrilatozko itxiturak instalatzea behar duten languneak babesteko.
  • Sarbidea mugatzea bulegoko guztientzako eremuetara.
  • Maskarak, eskuetarako higiene-gela, erabili eta botatzeko musuzapiak eta babes indibidualeko osasun-materiala hornitzea (beharren arabera).
  • Langileentzako prestakuntza-ikastaroak.
  • COVID-19 hautemateko froga egitea langileei, aldizka.
  • Desifektatzeko azken teknologia erabiltzea.

Neurri horiek hartuz, erakundearen parte diren pertsonak nahiz gure zerbitzuak erabiltzen dituztenak zaintzen ditu Zaintzenek, eta beren beharrei erantzuten die.

COVID19 birusari buruzko informazio eguneratua jaso nahi baduzu, egin klik honako esteka honetan: 
https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/