Gizarte zerbitzuak

Arreta pertsonalizatua

Gizarte zerbitzuak

Arreta pertsonalizatua


Etxez etxeko laguntza-zerbitzua

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren bitartez, mendekotasun edo arrisku psikosozialeko egoeran dauden pertsonen etxeetara joaten gara, beren eguneroko oinarrizko beharrak artatzeko xedez.

Programa indibidualizatuen bitartez egiten dugu, pertsona zaharren autonomia pertsonala eta bizi proiektua sustatu eta ahalik eta denbora gehienean mantentze aldera.

Gure talde gaitu eta gainbegiratuak, 350 langile baino gehiagoz osatzen denak, aldi baterako zein behin betiko arretak eta laguntzak ematen dizkie pertsonei eta beren familiei, beren ingurunean bertan:

  • Higiene pertsonalerako laguntza (garbitasuna, janzteko laguntza…).
  • Elikatzeko laguntza (elikagaiak eta edariak irensteko).
  • Mugitzeko laguntza (etxe barruan eta etxetik kanpo).
  • Laguntza eta zaintza bereziak (kirurgia osteko zaintzak etxean edo ospitalean, oheratuen zaintzak, dementzia motaren bat duten pertsonen zaintza).

  • Familia- eta gizarte-bizitzarako laguntza (jarduera mota guztietara laguntzea etxean zein etxetik kanpo).
  • Elikadura (erosketa, dieta bereziak prestatzea).
  • Arropa (garbiketa, plantxatzea…).
  • Garbiketa (etxebizitza oro har eta gauza pertsonalak).
  • Ingurumen-sentsorea.

«Asisto» teknologia

Halaber, «Asisto» aplikazio informatikoa dugu, gure konpainiak garatu duena. Hari esker, erabiltzaileen familiek denbora errealean ezagutu ahal dute prestazioaren egoera, eta harremanetan jar daitezke horren gaineko ardura duten profesionalekin. Laguntzaileekin egunero komunikatzeko bide aktiboa da, eta, erabiltzaileez gain, familiarrek erabiltzaileen beharretara edo bizi estilora hoberen egokitzen den prestazioaren diseinuan parte hartzea sustatzen du.

24 orduko zaintza-zerbitzua

Bestalde, 24 orduko zaintza-zerbitzua eskaintzen dugu, eta, beharrezkoa bada, etxera bertara joango gara. Tratamendu berezia ematen diegu narriadura kognitiboa duten pertsonei, eta gure langileak prestatu ditugu eremu bakoitzeko behar jakinen arabera zerbitzurik onena eman dezaten.

Bozgorailu adimentsua

Berrikuntzaren alde jotzen dugu, eta, horregatik, Alexa bozgorailu adimentsua instalatzen dugu gure ustez interesgarria izan daitekeen etxeetan, zenbait gauza gogorarazteko, hala nola: sendagaiak hartzea, eguraldiari buruzko informazioa ematea eta erabiltzailearekin denbora-pasak egiteko.


Nagusientzako egoitzen
eta eguneko zentroen kudeaketa osoa

Zaintzen enpresan kudeatzen ditugun egoitzetan eta eguneko zentroetan arreta pertsonalizatua eta integrala ematen dugu, eta nagusien ongizatearen, zaharkitze aktiboaren eta bizi-kalitatearen alde jotzen dugu.

Gainera, Pertsonarengan Ardaztutako Arreta Eredua (PAA) darabilgu, alegia, pertsona ardatz duen zaintza-ikuspegia. Kontuan hartzen ditugu beren bizitzako historia, pentsamoldea eta harremanak izateko modua, ohiturak, gustuak eta zaletasunak, baliabideen plangintza egiterakoan funtsezkoak baitira.

Pertsona nagusiak erabakitzen du eta gure profesionalek erabaki horiek babestu eta horiei laguntzen diete, beren autonomia errespetatzen dute eta, beren bizi-kalitatea hobetzeko, esperientzia eta lana dakarkiete.

Arreta pertsonalizatua

Arreta pertsonalizatuan sinesten dugu eta esku hartzeko eredu horren inguruan lan egiten dugu etengabe. Pertsona nagusien beharrak aztertzen ditugu eta beren ohituretara eta lehentasunetara moldatzen gara alderdi guztietan: gelako altzariak bere gustuen arabera hautatzea, kozinatzea edo, zentroak antolatzen dituen jarduerez gain, beste batzuk prestatzea; horrela, beren autonomia pertsonala suspertu eta behar sanitarioak, pertsonalak eta sozialak asetzen ditugu.

Komunikazioa eta gertutasuna

Halaber, bizikidetza-unitateak eskaintzen ditugu gure egoitzetan, talde txikiak sortze aldera. Izan ere, era horretan egoiliarrek beren etxeetan daudela sentituko dute, familia txiki batekin, zeinekin hainbat jarduera egiten dituzte askatasunez eta segurtasunez. Geure gain hartzen dugu ikuspegi etikoa eta enpatiazkoa, ez dugu aldez aurreko epaiketarik egiten eta beren bizitzako proiektuak lortzen lagundu nahi ditugu pertsona nagusiak, ahalduntzea, norberaren konfiantza eta duintasuna suspertuz. Filosofia hori aplikatzen diegu familiei ere bai. Etengabeko eta gertuko komunikazioa mantentzen dugu, modu atseginean eta onberan.

Terapia berritzaileak aplikatzen ditugu

Terapia-programa aurreratuak garatzen ditugu Snoezelen estimulazio multisentsorialeko gelen bitartez, zeinek zentzumenen, mugimenduaren, kognizioaren eta gizartearen arloen narriadura mailakatuari aurre egiten dioten.

Nola?

Pertsona bakoitzarentzako jarduera egokiak diseinatuz, zenbait prozesu kognitibo, sentsoriomotor eta sozial barne hartzen dituztenak. Horrela, aktiboago egotea eta gehiago parte hartzea lortzen dute nagusiek. Beren narriadura moteltzen da eta beren gogo-aldartea hobetzen da.

Gure espazio multisentsorialaren helburu nagusia da dementzia motaren bat duen pertsonarekin «berriz elkartzea», hitzezko edo hitzezkoak ez diren harremanak sortuz.

Gure zerbitzu asistentzialei buruz gehiago jakin nahi baduzu