Identifikazio-datuak

Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan ezartzen duen informazio-eginbidea betetzeko, honako datu hauek erakusten dira jarraian:

Webgune honen enpresa titularra ZAINTZEN SA da; egoitza soziala: Landabarri zeharbidea 3, 4. sol. 48940 Leioa (Bizkaia), IFK: A-95740528, Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua, 32.464. liburukian, 61. folioan, M-584331 orrian, 1. inskripzioan.

Harremanetarako helbide elektronikoa: informazioa@zaintzen.eus


Erabiltzaileak

www.zaintzen.eus webgunea bisitatu eta/edo erabiltzen duenak ERABILTZAILE izaera du, eta sarbide eta/edo erabilera hori egiten duen unetik onartzen ditu hemen azaltzen diren Erabilera Baldintza Orokorrak. Aipatutako Baldintza Orokorrak aplikagarriak izango dira kasuan-kasuan egon litezkeen Baldintza Bereziak gorabehera (Webgunearen edo harekin lotutako zerbitzuen erabilera arautzen dute Baldintza Bereziok). Webgunearen zerbitzua dohainik ematen da.

ERABILTZAILEA zerbitzu espezifikoetako batean sartu ahal izateko erregistratzen denean eta datu pertsonalak ematen dituenean, Datu Pertsonalen Segurtasun eta Babesari buruzko epigrafean xedatutakoa aplikatuko zaio ERABILTZAILEEN datu pertsonalen bilketa eta prozesaketari.


Erabiltzailearen betebeharrak

Webgunea bisitatze, arakatze eta erabiltze soilak berekin dakar Erabiltzaileak unean-unean indarrean eta argitaratuta dagoen Lege-oharra onartzea.

www.zaintzen.eus webguneak sarbidea ematen du Interneteko informazio, zerbitzu, programa eta datu askotara (aurrerantzean, “edukiak”). Edukion jabea ZAINTZEN SA da, edo haren lizentzia-emaileak (ERABILTZAILEAK haien orrietara sartuz gero).

ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du ATARIA erabiltzeko erantzukizuna. Zerbitzu eta eduki jakinak atzitzeko egin beharreko erregistratzera zabaltzen da erantzukizun hori. Erregistratze horretan, ERABILTZAILEAREN erantzukizuna izango da egiazko eta legezko informazioa ematea. Erregistratze horren ondorioz, pasa-hitz bat eman dakioke ERABILTZAILEARI, zeina izango baita delako pasa-hitzaren erantzule eta hura arduraz eta isilpean erabiltzeko konpromisoa hartuko baitu.

ERABILTZAILEAK hitzematen du egoki erabiliko dituela ZAINTZEN SAk bere webgunearen bidez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak, eta, horiek erabiltzean, besteak beste, (i) ez duela gauzatuko jarduera bidegaberik, ilegalik edo fede onaren eta ordena publikoaren kontrakorik; (ii) ez duela zabalduko ezein eduki edo propagandarik baldin arrazista, xenofoboa edo pornografiko-ilegala bada edota terrorismoaren apologia egiten badu edo giza eskubideak urratzen baditu; (iii) ez duela kalterik egingo www.zaintzen.eus webgunearen, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan; ez duela sarean sartuko edo hedatuko ez birus informatikorik, ez lehen aipatutako kalteak egin litzakeen zernahi sistema fisiko edo logikorik; (iv) ez dela saiatuko beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzen eta –sartuz gero– erabiltzen, ez eta haien mezuak eraldatzen edo manipulatzen.

ZAINTZEN SAk eskubidea du iruzkinak eta ekarpenak kentzeko baldin eta pertsonaren duintasunari zor zaion errespetuaren kontrakoak badira, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak eta pornografikoak badira, kontra egiten badiete gazteei edo haurrei edo ordena edo segurtasun publikoari edota ez badira, bere ustez, argitaratzeko egokiak.

Nolanahi ere, ZAINTZEN SAk ez du erantzukizunik hartuko erabiltzaileek foroetan, mezuetan edo parte hatzeko beste tresna batzuetan ematen dituzten iritziengatik.


Jabetza intelektuala eta industriala

ZAINTZEN SA, berez edo lagapen-hartzaile gisa, bere web-orrien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, bai eta webguneotako elementu guztiena (besteak beste: irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea eta testuak; marka eta logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa; webguneen funtzionamendua, sarbidea eta erabilera gauzatzeko behar diren programa informatikoak, etab.).

Erabiltzaileak hitzematen du errespetatuko dituela ZAINTZEN SA ren titulartasunekoak diren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak. Behin webgunean sartuz gero, erabiltzaileak edukiak arakatu, erabili, biltegiratu eta/edo deskargatu ditzake, baina horrek ez dio inolako jabetza-eskubiderik ematen edukion gainean.

Ondorioz, erabiltzaileak bere erabilera pribaturako erabiliko ditu webgunearen edukiak, non eta hala eginez ez duen urratzen copyrighta edo ZAINTZEN SA ren beste edozein eskubiderik. Kopia pribatua egiteko baimen honek ez du inplikatzen ustiaketarako inolako lizentzia edo eskubiderik ematen denik erabiltzailearen alde.


Bermeak eta erantzukizuna kanpo uztea

ZAINTZEN SAk behar diren neurri guztiak hartu ditu, bere ahalbideak eta teknologiaren egoera aintzat hartuta, webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta birus eta gainerako osagai kaltegarriak egon daitezela eta Erabiltzaileei transmiti dakizkiela eragozteko.

Erabiltzaileak jakin behar du ezen sare irekien bidez egindako komunikazioetan askotariko mehatxuak aurkitzen direla, eta, beraz, ez direla seguruak. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da mehatxuok kontrolpean edukitzeko beharrezkoak diren neurri tekniko egoki guztiak hartzea, hala nola eguneratuta edukitzea malwarea –adibidez, birusak eta troiarrak– detektatzeko sistemak eta arakatzaileen segurtasun-adabakiak.

ZAINTZEN SA ez du erantzukizunik hartuko, inondik inora, mehatxuok ekar litzaketen kalte-galerengatik, nolanahikoak izan daitezen.

ZAINTZEN SAk ez du bermatzen webgunearen eta/edo bertako zerbitzuen erabilgarritasuna, mantentze-lana eta funtzionamendu eraginkorra. Nolanahi ere, ahal duen guztia egingo du webgunea une oro egon dadin eskuragarri eta funtzionamendu betean.


Cookie-en erabilera

www.zaintzen.eus webguneak cookie-ak erabiltzen ditu (informazio-fitxategi txiki batzuk, zeinak zerbitzariak bidaltzen baititu orria bisitatzen duenaren ordenagailura) webguneek behar bezala funtzionatzeko eta erabiltzaileak webguneak ondo bistaratzeko, bai eta estatistikak biltzeko ere. Informazio gehiago lortzeko, ikusi gure Cookie politika.


Estekak

Gure webguneko estekek hirugarrenen web-edukietara eraman dezakete. Esteka horiek errazago egiten dute Internet bidez bila ditzazula zure interesekoak izan litezkeen baliabideak.

ZAINTZEN SAk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik webguneotan azaldu litezkeen eduki, informazio edo zerbitzuengatik, zeinek informazioa emateko helburu bakarra izango baitute eta inola ere ez baitute inplikatzen ezein harremanik dagoenik, batetik, ZAINTZEN SA ren eta, bestetik, halako edukien titularrak diren pertsona edo entitateen edota edukiok dauden webguneen titularren artean.

ZAINTZEN SAren webgunera bideratutako estekek baldintza hauek errespetatu beharko dituzte:

  • Esteka jartzeak ez du inplikatuko ZAINTZEN SA ren aldetik inolako akordio, kontratu, babes edo gomendiorik dagoenik esteka egiten duen orriarekiko.
  • Hiperesteka ezartzen duen web-orriak ez du eskainiko inolako informaziorik eduki bidegabeak edo diskriminatzaileak ematen dituenik edo eskuarki onartutako printzipio etikoen edo ordena publikoaren kontra egiten duenik; ez du halaber izango hirugarrenen eskubideen kontrako edukirik.
  • ZAINTZEN SAk eskatu ahalko du bere webgunera doan esteka bat ken dadila, bat ere arrazoirik eman beharrik izan gabe. Halakoan, esteka egin duen orriak berehala kendu beharko du esteka, ZAINTZEN SA ren jakinarazpena jaso bezain laster.
  • Ez ditu bere gain inola ere hartzen, ez eta bermatzen ere, hiperestekari jarraitzean eskain litezkeen edukien edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna. Erabiltzaileak onartzen du bere –eta ez beste inoren– erantzukizunpekoak direla hiperestekaren web-orrian sartzetik erator litezkeen ondorioak, kateak edo ekintzak.
  • Hiperesteka ezartzen duen web-orriak ezingo du eduki ZAINTZEN SA rena den marka, deizio, logotipo, eslogan edo bestelako ikur bereizgarririk, hiperestekaren beraren parte diren ikurrak izan ezik.


Orotariko kontuak

Baldintza hauek betetzen ez badira eta/edo webguneak bidegabeki erabiltzen badira, ZAINTZEN SAk auzitara joko du, eta zuzenbidez dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak abiaraziko ditu.


Baldintza hauek aldatzea eta iraupena

ZAINTZEN SAk eskubidea du bere webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko, edozein unetan eta jakinarazpenik egin gabe.
ZAINTZEN SAk edozein unetan aldatu ahal izango ditu hemen zehaztutako baldintzak, zeinak behar bezala argitaratuko baitira, hemen agertzen diren bezala. Aipatutako baldintzen indarraldia bat dator haien erakuste-denborarekin, harik eta erabat edo partzialki aldatzen diren arte. Une horretan, indarrean egongo dira aldatu eta webgunean argitaratzen diren momentutik aurrera.


Lege aplikagarriak eta jurisdikzioa

ZAINTZEN SA eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana Espainian indarrean dagoen araudiak arautuko du, eta zernahi gatazka Madrilgo epaitegien eta auzitegien pean geratuko da.