Enpresa-kudeaketak gizartearen beharrekin eta eskakizunekin bat egin behar duela jakinik, Zaintzen enpresak aditzera ematen du enpresaren baitan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako konpromisoa bere gain hartu duela, bai eta printzipio hori betetzeko politikak benetan aplikatuko dituela ere, 3/2007 Lege Organikoan xedatutako baldintzei jarraikiz.

Enpresaren arlo guztietan –lan-baldintzak, egindako zerbitzuak edo komunikazioa–, Zaintzenek bere gain hartzen du tratu- eta aukera-berdintasuna, sexuaren araberako zuzeneko edo zeharkako diskriminaziorik gabe.

Aipatutako printzipioak gauzatzen dira Enpresako Berdintasun Plan bat eratuz eta aplikatuz, baita beste neurri batzuen bitartez ere, hala nola lan- eta sexu-jazarpeneko kasuetarako prebentzio- eta jarduketa-protokoloak ezarriz.

Gizartearekin duen konpromisoaren barruan, Zaintzen enpresak genero-indarkeriaren biktimak laneratzearen alde egiten du, beraz, besteak beste, pertsona horiek kontratatzen ditu.

Zuzendaritzak zein langile guztiek beren gain hartzen dute adierazpen horren edukiarekiko konpromisoa.