Osotasuna eta jokabidea

Zaintzenek Kode Etiko bat eratu du, non langile guztiei eskatzen zaizkien jarduketa- eta jokabide-jarraibideak jasotzen diren.

Jarraibide horiei jarraipena egiteko tresnatzat kanal etiko bat prestatu da Zaintzenekin harremanetan aritzen diren talde ezberdinentzat: enplegatuentzat, bezeroentzat, hornitzaileentzat, eta abarrentzat. Horren bidez, talde horiek salaketak egin edo zalantzak jakinaraz ditzakete Kode Etikoari buruz.

Nola erabili kanala? Jakinarazi nahi dena identifikatu eta arrazoia zehaztu behar dira, besterik ez. Zaintzenek konfidentzialtasuna bermatzen du, bereziki, salaketen kasuan, eta kasu bakoitzean beharrezko ekintzak hartzeko konpromisoa bere gain hartzen du.


Kanal etikoa

Kanal etikoaren bitartez, edonork jakinaraz ditzake Zaintzenen gertatu diren edo gertatu ahal diren irregulartasun larriak.

GARRANTZITSUA: Kanal horren bidez jakinarazi beharreko bidegabeko jokabideak larriak edo oso larriak izan behar dira.

Zer dira irregulartasun larriak edo bidegabeko jokabideak?

Bidegabeko jokabidetzat, larritzat edo oso larritzat, jotzen dira, aurreko paragrafoarekin bat eginez, eta adibide hutsak ematearren, ondorengo hauek:

  • Funtzionario publikoak erostea edo haiei eskaintza edo proposamen desegokiak egitea
  • Enpresen, hornitzaileen, azpikontraten eta administrazio publikoaren arteko ustelkeria
  • Dirua edo kapitalak zuritzea
  • Osasun publikoaren aurkako ekintzak
  • Prezioak aldatzea lehiaketa publikoetan
  • Eta abar

Izan kontuan kanal hori EZ dela zerbitzuaren kexak edo erreklamazioak egiteko kanala. Horiei, aitzitik, Harremanetarako orrialdean edo dagozkion ordezkaritzetan emango zaie behar duten arreta.

Nola aurkeztu ahal dut bidegabeko jokabidearen jakinarazpena edo salaketa?

Salaketa aurkezteko, enpresak helbide elektroniko bat eskaintzen dio jakinarazleari: canaletico@zaintzen.eus, zeinaren bitartez, Kode Etikoarekin lotutako ez-betetze larriak jakinarazi edo zalantzak argitu ahal dituen.

Edonork izango du aukera bidegabeko jokabideen berri emateko, honako baldintzei jarraikiz:

  • Salatzailea identifikatzea (izen-abizenak)
  • Salatutako egitateak, pertsona edo taldea
  • Egiazko argudio edo froga zuzenak, salaketari funts ematen diotenak

Salaketa jasoko du horretarako ezarri den organoak. Horrek aztertuko du, eta, ondoren, hura arintzeko behar diren neurriak hartuko ditu, eta, hala badagokio, eskumena duten agintaritzen esku jarriko du.

Zure laguntza funtsezkoa da bidegabeko jokabide larriak edo oso larriak antzemateko enpresaren barruan, baita, oro har, gizarteari eragiten diotenak ere. Eskerrak ematen dizkizugu aldez aurretik zure laguntzagatik.

Kode Etikoa