Gure konpainia 2013an sortu zen merkatuak zein gizarteak eskatzen zituen zerbitzuak emateko xedez, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroako Foru Erkidegoan.
Pertsonez osatutako enpresa bat pertsonen zerbitzura, gizarte-gaiekin eta ingurumenarekin konprometituta eta jasangarritasunera, buruzagitzara eta berrikuntzara bideratuta dagoena. Gure oinarri estrategikoak dira: gure langileen segurtasuna eta osasuna nahiz gure bezeroak erabat gogobetetzea.
Garbiketetan, mantentze-lanetan eta pertsonen zaintzan espezializatutako enpresa garen heinean, ingurumena eta pertsonak errespetatzearen kultura hertsiki lotuta dago konpainiaren izaerarekin, eta kontzientzia erkidea nahiz gure negozioaren jasangarritasuna hartzen ditugu oinarri.
Zaintzenen konpromiso hori ez dugu enpresaren betekizun edo gizarte-erantzukizuneko estrategia gisa ulertzen, baizik eta bere jatorriari, antolakuntzari eta garapenari datxekien zerbaiten gisara.