Zerbitzu bateratuak
Neurrira prestatutako konponbideak, kalitate gorenekoak eta zerbitzu multzo handia
Zerbitzu bateratuak
Neurrira prestatutako konponbideak, kalitate gorenekoak eta zerbitzu multzo handia
Garbiketako eta mantentze-lanetako zerbitzu bateratuak
Zaintzenen konponbideak ematen ditugu gure bezeroen beharren arabera, eta kalitaterik onena zein zerbitzu sorta handia bermatzen ditugu.
Makina eta erreminta multzo modernoa dugu edozer zoru edo gainazal mota tratatzeko: zorua urez garbitzeko makinak, «hidrogarbigailuak», distiragailuak, ekorgailuak, mikrozuntzezko sistemadun pertika teleskopikoak, lainoztagailuak eta langarreztagailu elektrostatikoak, besteak beste.
Barneko guneak garbitzea
Zerbitzu horrek barne hartzen ditu instalazioak kontserbatzeko, zaintzeko eta mantentzeko behar diren garbiketa-lan denak.
Bezero bakoitzaren behar partikularrak aztertu eta gero, gure garbiketa-espezialistek neurrira eginiko zerbitzu bat diseinatu, ezarri eta aplikatzen dute, eta, horri esker, garbiketa- zein higiene-mailarik handiena bermatzen dugu.
Garbiketa- zein mantentze-lanak egiten ditugu bulegoetan, hezkuntza-zentroetan, kirol-instalazioetan, administrazioko bulegoetan, dendetan edo azalera handietan.
Eraikin bereziak garbitzea
Gero eta eraikin gehiagok, birgaituek nahiz berriek, banaketa eta elementu arkitektoniko bereziak dituzte, eta merkataritzarako edo administraziorako erabiltzen dira.
Eraikin horien eraikuntza-materialen tratamendurako eta garbiketarako konponbide tekniko egokiak moldatzen eta ekartzen espezializatuta gaude, eta beren kontserbazio eta iraupen egokiak ziurtatzen ditugu, instalazioetako garbiketa eta mantentze-lanen maiztasuna urritu gabe.
Garbiketa espezializatua
Ohiko erabilerako bulegoetako garbitasun- eta higiene-mailak mantentzeaz gain, langile kualifikatuak eta makina beharrezkoak ditugu beste elementu batzuen garbiketaz arduratzeko:
- Kristalen garbiketaz
- Zoruen tratamenduaz
- Alfonbren eta moketen garbiketaz
- Sabaien garbiketaz
- Gainazal eta fatxada beiradunen garbiketaz
- Grafitien garbiketaz
- Obren garbiketaz
- Zoruen garbiketa mekanikoaz
Garbiketa
Garbiketa industriala
Gune industrialetan gaude, eta denontzako guneen, bulegoen, komunen eta aldagelen garbiketa arrunta egiten dugu, bai eta ekoizpen-eremuetako, korridoreetako edo nabeetako inguruko mantentze-garbiketa ere.
Gainera, lan-prozedura pertsonalizatuak eratu eta ezartzen ditugu bezero bakoitzaren beharren arabera, bere ekoizpen-prozesuaren parte integratzaile gisa.
Jarduera osagarriak
Gure bezeroen eta beren instalazioen estaldura gehigarrirako, langile prestatuak eta gaituak ditugu garbiketaz haratagoko zereginak betetzeko, inguruko itxurarekin lotuta, adibidez, lorezaintzako-lanak edo sarbideak eta kanpoko partzelak garbitzea.