Zerbitzu bateratuak

Neurrira prestatutako konponbideak, kalitate gorenekoak eta zerbitzu multzo handia

Zerbitzu bateratuak

Neurrira prestatutako konponbideak, kalitate gorenekoak eta zerbitzu multzo handia

Servicios integrados de limpieza y mantenimiento

Garbiketako eta mantentze-lanetako zerbitzu bateratuak

Zaintzenen konponbideak ematen ditugu gure bezeroen beharren arabera, eta kalitaterik onena zein zerbitzu sorta handia bermatzen ditugu.

Makina eta erreminta multzo modernoa dugu edozer zoru edo gainazal mota tratatzeko: zorua urez garbitzeko makinak, «hidrogarbigailuak», distiragailuak, ekorgailuak, mikrozuntzezko sistemadun pertika teleskopikoak, lainoztagailuak eta langarreztagailu elektrostatikoak, besteak beste.

GARBIKETA PROFESIONALA INDARTZEN DUEN BERRIKUNTZA

Zaintzenen teknologiaren aldeko apustua egiten dugu, gure lantaldeen aliatu gisa. Robot autonomoak txertatzen ditugu, gure profesionalekin koordinatuta lan egiten dutenak, ingurune konplexuetan homogeneotasuna eta eraginkortasuna hobetuz.
Soluzio horrek ez du gizakiaren lana ordezkatzen, baizik eta osatu egiten du, denborak optimizatzeko eta emaitza bikainak bermatzeko.

Beti abangoardian, etengabeko hobekuntza-proposamenak inplementatzen ditugu, zerbitzu seguruagoa, jasangarriagoa eta berritzaileagoa eskaintzeko.

Barneko guneak garbitzea

Zerbitzu horrek barne hartzen ditu instalazioak kontserbatzeko, zaintzeko eta mantentzeko behar diren garbiketa-lan denak.

Bezero bakoitzaren behar partikularrak aztertu eta gero, gure garbiketa-espezialistek neurrira eginiko zerbitzu bat diseinatu, ezarri eta aplikatzen dute, eta, horri esker, garbiketa- zein higiene-mailarik handiena bermatzen dugu.

Garbiketa- zein mantentze-lanak egiten ditugu bulegoetan, hezkuntza-zentroetan, kirol-instalazioetan, administrazioko bulegoetan, dendetan edo azalera handietan.

Eraikin bereziak garbitzea

Gero eta eraikin gehiagok, birgaituek nahiz berriek, banaketa eta elementu arkitektoniko bereziak dituzte, eta merkataritzarako edo administraziorako erabiltzen dira.

Eraikin horien eraikuntza-materialen tratamendurako eta garbiketarako konponbide tekniko egokiak moldatzen eta ekartzen espezializatuta gaude, eta beren kontserbazio eta iraupen egokiak ziurtatzen ditugu, instalazioetako garbiketa eta mantentze-lanen maiztasuna urritu gabe.

Garbiketa espezializatua

Ohiko erabilerako bulegoetako garbitasun- eta higiene-mailak mantentzeaz gain, langile kualifikatuak eta makina beharrezkoak ditugu beste elementu batzuen garbiketaz arduratzeko:

  • Kristalen garbiketaz
  • Zoruen tratamenduaz
  • Alfonbren eta moketen garbiketaz
  • Sabaien garbiketaz
  • Gainazal eta fatxada beiradunen garbiketaz
  • Grafitien garbiketaz
  • Obren garbiketaz
  • Zoruen garbiketa mekanikoaz

Garbiketa industriala

Gune industrialetan gaude, eta denontzako guneen, bulegoen, komunen eta aldagelen garbiketa arrunta egiten dugu, bai eta ekoizpen-eremuetako, korridoreetako edo nabeetako inguruko mantentze-garbiketa ere.

Gainera, lan-prozedura pertsonalizatuak eratu eta ezartzen ditugu bezero bakoitzaren beharren arabera, bere ekoizpen-prozesuaren parte integratzaile gisa.

Jarduera osagarriak

Gure bezeroen eta beren instalazioen estaldura gehigarrirako, langile prestatuak eta gaituak ditugu garbiketaz haratagoko zereginak betetzeko, inguruko itxurarekin lotuta, adibidez, lorezaintzako-lanak edo sarbideak eta kanpoko partzelak garbitzea.

Espezialistak gara garbiketan

FATXADAK, BEIRADUN GAINAZALAK, SABAIAK, ZORUAK, GRAFITIAK, TAPIZERIA…